Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 12, 2013
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Hezkuntza
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

JENDE MULTZO BAT ELKARTU ZEN ATZO ELIZONDOKO PLAZAN PORTUGALETEKO ERAILKETA MATXISTA SALATZEKO

Euskal Herriko Emakume Mundu martxaren Plataformak deitu du elkarretaratzea eta hauxe da bertan banatu duten testua: ​URTEKO LEHEN ERAILKETA MATXISTA EUSKAL HERRIAN! EMEKUME BAT BORTIZKI ERAILA IZAN DA PORTUGALETEN ASKI DA! Nazkatuak gaude! Beste erailketa matxista baten berri izan dugu, lehenengoa dugu aurten Euskal Herrian. 92 urteko emakumea erail berri du gizon batek Portugaleten, 56 urteko bere semeak. Ama-semeak elkarrekin bizi ziren eta urtarrilaren 10ean hilik agertu zen bere etxean. 2016 koa oso urte gogorra izan zen: zazpi emakume hil zituzten Euskal Herrian. Aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako lehen emakumezkoa da Portugaleteko andrea. Instituzioek ez dute abiatu genero indarkeriari lotutako protokolorik, ez baita izan bikotearen baitan emandako erasoa. Portugaleteko Udalak etxe barruko indarkeriatzat hartu du kasua. Honek indarkeriaren aurkako lege, protokolo eta bitarteko publikoetan hutsuneak azaleratzen ditu. Indarkeria matxistak hamaika er...
Irudia

BERDINTASUNARI BURUZKO FORMAZIOA ARIZKUNENEAN

Formazio honek  berdintasun plana zer den ulertzeko balioko du, hala nola berdintasun irizpideak udalak ematen dituen dirulaguntzetan nola sartu eta berdintasun ikuspegia bermatzeko dauden tresnak (lanean, elkartegintzan, eguneroko bizitzan, pertsonen arteko harremanetan, ...) 4 saioko formazioa izanen da eta agiria banatuko dute.  Egutegia: Azaroaren 27a 13:00-15:00 Abenduaren 11a 13:00-15:00 edo 18:00-20:30 Abenduaren 16a 13:00-15:00 edo 18:00-20:30 Abenduaren 18a 13:00-15:00 NON: Arizkunenean

ERAIKUNTZA EREDU BERRIRANTZ

Azken urteetan oinarri sozialik gabeko eraikuntza nagusitu da ingurunean eta jendartean arazo handiak sortu dituena.  Agustin Hernandez Aja hirigintza irakasleak horren inguruko gogoeta egin du BERRIAko elkarrizketa honetan .
Irudia

IKASTURTE HONTAKO AZKEN IDAZLEAREKIN SOLASEAN ARITUKO DIRA ERRATZUN HELDU DEN ASTEARTEAN

Danele Sarriugarte izanen da gure artean heldu den asteartean, idazleekin solasean ekimenak konbidatua, ERRAIAK bere liburuari buruz solasteko. Ekimen honek seigarren urtez, urtean hiru aldiz, idazle bat konbidatu eta berarekin tarte bat pasatzeko aukera eskeintzen du. Hontakoan Erratzuko Lixutegian izanen da, atsaldeko 19:00etan.
Blogger zerbitzuak eskainia