GIZA KATEA MUGAZ GAINDI LARUNBATEAN

Ekainaren 8ko Giza Katea hurbiltzen ari dela ikusirik, heldu den larunbatean hainbat puntutan  (Hendaian, Saran, Dantxarinean, Izpegin eta Larrañen) giza kate ttipiak antolatu dituzte, mugaren zauria josteko gisan.
Deialdia gure eskualdera ere luzatu dute, batez ere Bortziriak, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko herritarrei, larunbatean eginen diren giza kateetan parte har dezaten, berexiki Dantxarinean eta Izpegin eginen diren hitzorduetarako. Larunbatean goizeko 11etan egin dute hitzordua, tokian toki, 11:30etatik 12etara giza kateak egiteko.

  • NOIZ: Maiatzaren 31 goizeko 11:00tan 
  • NON: Dantxarinean eta Izpegin