Baztango
udalak ortziraleko Tokiko Gobernu Batzordean traktore berria eta sasiak mozteko
makina edo desbrozadora erosteko pleguak onartu zituen. Erosketa horretarako
60.000 euroko aurrekontua zehaztu du.
Traktorea eta sasiak mozteko makina erostea 2015eko azaroko udalbatzarrean
erabaki bazen ere, 2016ko ekaina artio
aitzineko urteko kontuak hetsi ez zirenez, aurrekontu aldaketa hori ez da
erabiltzeko moduan izan.
Bertzalde, traktorearen ezaugarri teknikoak zehaztea lan
konplexua izan da. Horrek guztiak aipatu traktorearen eta sasiak mozteko
makinaren erostea gibeleratu du eta, ondorio bezala, aurtengo udan bide
bazterrak ez dira garbitu ahal izan.
Ortziraleko erabakiaren ondotik erosketa
prozesua abiatu da eta, orain, pleguak bertako enpresei eskaintzak egin
ditzaten igorri zazikie. Administrazio publikoaren jarduera arautzen duten
epeak kontuan harturik, traktorea eta sasiak mozteko makina irailaren hondarra
artio ez dira ailegatuko. Behin erosketa bururatuta lanean lehenbailehen
paratuko dute.