ARIZKUNGO ORDOKIN AUTOKARABANENDAKO APARKALEKUA INAUGURATU DU UDALAK



Baztango Udalak bailarako autokarabana aparkalekuak aurkeztu zituen larunbatean, Ordokiko Berroko aparkalekua inauguratuz. Maite Iturre Turismo eta Merkataritza zinegotziak egin zuen aurkezpena, turismo autokarabanistak izan duen gorakada eta Baztanen duen presentzia nabarmenduz.



Modu hontan batetik Ordokiko Berroko zubi ingurua berreskuratzea lortu da, zabortegi ilegala kenduz, eta bertzetik Ipar Euskal Herriarekin lotura egiten duen errepidean, erreferentzia puntua sortu da.

Ordokiko aparkalekuarekin batera, Baztango Batzar Nagusiak propio baimendu du autokarabanen aparkaleku gisa Otsondoko Lizarmeakako aparkalekua eta San Blas Bentako aparkalekua. Horrekin batean autokarabanistei zuzendutako foiletoa argitaratu da, 3 aparkaleku hauek eta Baztanen eta inguruetan dauden kanpinen berri zein bailarako puntu turistikoak jasotzen dituena.

Prentsa oharra osorik hemen