AZKEN EUSKARA BATZORDEAREN AKTA

Martxoaren 25ean bildutako euskara batzordean hauxe izan zen gai ordena:

  • Aitzineko Euskara Batzordearen akta onartzea, hala badagokio.
  • 2015ean Baztango Udalak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sinatzeko asmoa duten hitzarmena. 
  • 2015ean Soziolinguistika klusterrak Baztanen eginen dituen euskararen erabileraren karrika neurketak. 
  • 2015ean Mendialdeko Udaletako eta Mankomunitateetako Euskara zerbitzuek, Baztangoak barne, eginen duten ikerketa soziolinguistikoa. 
  • 2015ean eginen den galdetegia Baztango eskoletako ikasleen familia hizkuntza-ingurua ezagutzeko. 
  • 2015ean Baztango Udalak Eusko Ikaskuntzari udalerriko haur-gaztetxoen kirol jardueretako hizkuntza erabilera aztertzeko egin dion proposamena. 
  • Udaleko Euskara sailaren deialdiak 2015 urtean: Euskara ikasteko diru-laguntza deialdia eta Establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz paratzeko diru-laguntza deialdia. 
  • Baztango Udaletxean euskararen erabilera normalizatzeko plana: Nafarroako Gobernuaren errekurtsoa eta planaren jarraipena. 
  • Euskararen aldeko ekitaldia 2015eko apirilaren 25ean Iruñeko Anaitasunan. 
  • Galde-eskeak eta nork lekarkeena.

Akta osoa hemen.