ERDI BANA ANTZESLANA IGANDEAN IRURITAN


Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartzaren eskutik umore beltzeko komedia aurkeztuko dute.Urte sobera dituen ama bat, enbolia bat, gripe bat eta hiltzeko batere gogorik ez; 50 urte inguruko seme bat, hondoratzen ari den enpresa baten jabe eta urruntzen ari den erretiroa; 42 urteko bertze seme bat, ama zaindu, bainatu, orraztu eta ia hil egiten duena; libreta aunitz eta aurrezki gutti; "oraintxe berean" saldu behar den etxe bat; eta gau akituezin bat, sekretu aitorrezinez betea, azkenean argitara agertu eta funtzioko aitorpenik gordinena eragingo badute ere: "Juan, uste dut ama ez dudala maite", erraten dio Carlosek anaiari. "Ba, aizu, sendatzen bada ", erantzuten dio Juanek.
Eta ama senda dadin nahi ez dutenez, hori dagoeneko ez baita ez bizitza ez ezer, amari laguntzeko moduak asmatzen hasten dira, bultzadatxo bat emateko. Hura hiltzeko.