ERRENTA AITORPENA EUSKERAZ EGITEKO ARGIBIDEAK

UEMAk eta Baztango Udalak herritarrak Errenta Aitorpena egiteko orduan euskaraz egin dezatela sustatu eta erraztu nahi dute. Horretarako argibideak eta laguntza materiala argitaratu dute: errenta aitorpena euskaraz

Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.