ORTZIRALEAN ARIZKUNEN: HORDAGO DISPERTSIOARI!

Dispertsioaren kontrako hitzorduek aitzina jarraitzen dute "Baztango herriek ere dispertsioari ez!" kanpainaren baitan.Urtarrilean, Erratzun, Gari Garaialde argazkilariak "Zu ikusteko bidean" izeneko lana aurkeztu zuen, ondoren Baztango preso politikoen familirriarek beren bizipenak kontatu zizkiguten eta elkarretaratze bat egin zen.
Otsailean, Arraiozen, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako "Urruti vs gertu" dokumentala eman zen eta Iñaki Errok eta Xotero Etxandik espetxeari buruzko solasaldia eman zuten.
Martxoan Anizen Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera kezkagarria dela eta, espetxearen ondorioak jorratuko ziren "Iparra galdu barik" plataformako kide batekin eta "Jaiki hadi" taldeko Mikel Urra medikuarekin.

Apirileko HITZORDUA Arizkunen izanen da, apirilaren 24an, ortziralea, atseko 21:30ean Arizkungo elkartean. Arizkungo gazteekin elkarlanean antolatutako MUS tximista izanen da "Dispertsioaren liburuxka" hedatzeko aitzakia kasu honetan. Izena ematea debalde izanen da egunean berean eta irabazleendako sariak hauexek: 1. saria bildotsa eta 2. saria ardo botilak.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.Denon artean lortuko dugu, DISPERTSIORIK EZ!