UDALTZAIN IZATEKO LANPOSTUEN DEIALDIA NAFARROAN. HORIETAKO BAT BAZTANEN


Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerritan destinoa duten udaltzain eta udal agente izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia. Horietako lanpostu bat, Baztango Udaleko udaltzain izateko da, euskararen C-1 maila izateko baldintzarekin

Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusiak 2014ko irailean zenbait udalerrietako udaltzain lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdi bat egin zuen.  2014ko irailaren 17ko 182. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, izangaiek bete beharreko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak, etab.  zehaztuz.

Deialdi hori errekurritua izan zen, baldintzen artean, izangaien adinari zegokionez,  35 urte bete gabe izatea eskatzen baitzuten. Errekurtsoa onartu dute, eta hori dela eta, 2015eko apirilaren 1eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da BERRIZ ERE IREKI DELA EPEA, OPOSIZIOAN PARTE HARTU NAHI DUENAK AURKEZTU AHAL IZATEKO. Iraileko deialdian ezarritako epeetan aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu zuten izangaiek ez dute berriz parte hartzeko eskaera aurkeztu behar.
Interesdunek, Nafarroako Aldizkari Ofizial hauetan aurkituko dute lan eskaintza eta deialdiari buruzko informazioa :