EGUZKILOREK ZENBAIT EKITALDI ANTOLATU DITU ASTE HONTARAKO

Baztango Eguzkilore elkarteak Asteburu Kulturala antolatu du maiatzaren 11tik 14ra. Egunero izanen dute ekitaldiren bat, denak doan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean:
  • Maiatzaren 11n, astelehenean 17:30etik 19:00etara yoga-erlajazio ikastaroa eskainiko du Ana Bareak.
  • Maiatzaren 12an, asteartean 19:00etatik 20:00etara zola pelbikoa lantzen erakutsiko du Ana Barea berak.
  • Maiatzaren 13an, asteazkenean 19:00etatik 20:30era irriterapia saioa eskainiko du Begoña Indaberek 
  • Maiatzaren 14an, ortzegunean 17:00etatik 18:00etara, luzaketak eginen dituzte Mikel Yancirekin.