Baztango EH Bilduk, EH Bilduren zerrendak onartzeko hauteskunde batzorde zentralak paratutako trabak salatu nahi ditu. Traba horien ondorioz Correosek ez ditu EH Bilduren bozkak Nafarroan eta, hortaz, Baztanen, banatzen ahalko. Horregatik, gaurtik hasita eta, hondar momentuan, auzolanean bozkak etxez etxe banatuko ditugu. Norbaiti bozkarik ailegatzen ez bazaio jakin dezala bozketa egunean, botoa emateko tokietan EH Bilduren sobreak egonen direla. Eta, bertzenaz, aitzinetik nahi izanez gero 626 615 105 telefonorat deitu dezake.
Bertze behin EH Bilduk jasandako bazterketa hau salatu nahi dugu. Nafarroarat aldaketa tenorea ailegatu den honetan, iduri du betikoek betiko azpijokoetan beraien txiringito forala mantendu nahi dutela.