"Baztan, barnetik kanporat" erakusketa osatzen duten 59 artelanak ikusgai izanen dira gaurtik aitzin. Baztan inspirazio iturri izan duten eta duten artisten lan gehienak olio-pinturak dira, baina badaude eskulturak, grabatuak eta serigrafiak ere.
Baztango kultur etxean erakusketa gaur zabalduko bada ere, inaugurazioa ortziralean, maiatzaren 8an, izanen da, 18:30ean. Bertan Jose Mari Apezetxea margolari erratzuarrak omenaldia jasoko du. Baztan Ikastolak aitortza ttipia egin nahi dio Apezetxeari urte hauetan guzietan egindako lanarengatik.