HELDUENDAKO IRAKASKUNTZA MARTXAN PARATU NAHI DUTE ESKUALDEKO UDALEK, ORTZIRALEAN AKITZEN DA IZENA EMATEKO EPEA

Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko Udalek, Gizarte Zerbitzuen bitartez, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean  eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean paratu nahi dute.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuko eskakizuna jarraiki, maiatzaren 4tik 8 bitarte Lekarozko Instituan Bigarren Hezkuntzako Titulua lortu nahi duten lagunek aurrematrikulazioa gauzatu beharko dute institutuan, inprimakia betez. 

Idazkaritzako ordutegia 8:00etatik 15:00etara da eta astearte arratsaldean 18:00ak arte (Telefonoa: 948 581 803).