Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen, Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Gure artean maiz izan da ere bai, solasaldiak ematen, kirikoketa bestan... Hontakoan baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du usurbildarrak: Bizi Baratzea. Garaian Garaikoa Garaiz liburuan.
Euskal Herriko –batez ere euskal isurialde atlantikoko– ezaugarri berezietara egokitutako liburua da, modu atsegin eta ulerterrazean. Baratzearen aritzeko hasiberriendako gida ezin hobea eskaintzen du lan honek, hala nola, dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenendako.
Liburua herriz herri aurkezten ibilki da Jakoba Errekondo eta zuzenean entzuteko aukera izanen dugu Baztanen aste hontan Iruritan
- NOIZ: Maiatzaren 29a, 19:30ean
- NON: Iruritako Jauregiarte tabernan