Urte gogorrak bizi izan ditugu 2008an hasi eta gaur egunera arte Funveran. 2008-an lehenengo erregulazio espedienteekin hasi ginen eta 2010ean enpresak 47 langile kaleratu zituenean ondoa jo genuen. Kaleratze horien ondoren gelditu zen kutsu negatiboari buelta ematea kosta zitzaigun baino erran dezakegu Lan Hitzarmen berri honekin egoera horri buelta ematen hasteko baldintzak.
Lan hitzarmenaren negoziaketa hasi zenean LABetik argi genuen ez genuela gure lan baldintzak okertzea ekarriko lukeen lan hitzarmenik sinatuko; alde batetik LABek ez duelako inoiz lan baldintzen okerragotzerik onartzen, eta bertzetik uste genuelako lantegiaren gaur eguneko egoera ikusita baldintza egokiak ematen zirela azken urteetan galdutakoa berreskuratzen joateko.
Negoziaketa hasi zenean LABetik garbi genituen zein ziren lan hitzarmen berri honekin lortu nahi genituen helburuak, eta negoziaketa bukatu denean harro erran dezakegu negoziaketa osoan LABek defendatu duena lan hitzarmenarekin lortu dena dela. Soldata igoera bat lortu da, enplegu finkoak lortu dira eta poliki-poliki enplegua berreskuratzen joateko eta bere garaian kaleratutako lankideak bueltatzeko aukerak zabaltzen dira, gure lan hitzarmena lan erreformaren aintzinean blindatuta dago, eta berri sinatu arte indarrean segituko du, eta lan hitzarmen honetan LABetik garrantzi berezia eman nahi genion mutualitateen erreforma ez da aplikatuko.
Zergatik eman diogu LABetik hainbertzeko garrantzia mutualitateen erreforma ez aplikatzeari? Ba mututalitateen erreforma hau langileen osasunaren kontrako eraso zuzena delako, mutualitateen eta hauen gibelean dauden enpresarien interes ekonomikoak langileen osasunaren gainetik jartzetik dituelako eta osasungintzaren pribatizazioan bertze pausu bat gehiago delako.
LABetik badugu Mutualitateen erreforma honen kontrako alternatiba eta berau lan kontingentziak eta kontingentzia arruntak osasungintza publikoarekin kontratatzea da, eta nahiz eta lan hitzarmena honekin ez dugun hori guztia lortu, bai lortu dugula Mutualitateen erreforma ez aplikatzea eta hori garaipen bat da, bertze guztiari gehituta lan hitzarmen on bat ematen dutena.
Bukatzeko LABetik Funverako langileen parte hartzea eta batasuna azpimarratu nahiko genituzke. Hau dena ez litzateke posible langileen parte hartzerik gabe eta batzarrean erakutsitako batasunik gabe. LABen kontent gaude badakigulako aro berri batean sartu garela. Hau da bidea, eta horrela segitu beharko dugu.