Prentsa ohar baten bidez LAB sindikatuak Lesakako Andra Mari Zaharren Egoitzako lehendabiziko lan hitzarmena sinatu dutenaren berri eman du.
Hitzarmen hori langileek eta Zaharren Egoitza kudeatzen duen Patronatuak sinatu dute eta positiboki baloratzen du sindikatuak, lan ordu kopurua izugarri jausteaz gainera lanpostu berriak ere sortu direlakoz: «langileen baldintzak izugarri hobetzen ditu eta aurretik aplikatzen zitzaien Nafarroako Ostalaritzako lan hitzarmena aunitz hobetu du».
Prentsa ohar osoa hemen