Halaxe dio hitzez hitz:
Urtero bezala, aurten ere, lanean ari gara Baztango plaza eta eremu publikoetan, emakumeen aurkako bazterketarik ez izateko. Zoritxarrez, Baztango Mutildantzari taldeak eta hauek babesten dituztenak, emakumeak baztertzeko eta eskubideak zapaltzeko lanean dihardutela badirudi aurtengoan ere bai.
Aipatu behar dugu Baztandarren Biltzarra egunean, Ikastolako plazan, Mutildantza baztertzailea egiten saiatu zirela, baina Plazara Dantzarako kideak dantzatzeko prest geundela ikusirik, ez zutela dantzatu nahi izan. Ironikoa da errespetua aldarrikatzen duten horiek Baztandarren Biltzarrak antolatzen duen egitarautik kanpo dantza baztertzailea egiten saiatzea, Baztandar guziona den eguna errespetatu gabe. Elizondoko bestetan berriz, uztailaren 25ean, herriko plazan, egitarau ofizialean zegoen Mutildantza parekidea dantzatu beharrean eremu pribatu batera dantzatzera joatea erabaki zuten. Gauean, beraiek jarritako hitzorduari jarraikiz, 20:00etan, Ikastolako plazan zeuden berriro, eta emakume dantzariak ikusita, ez zuten dantzatu.
Beren helburua betetzen ez zela ikusita, 26an eta 27an bertze eremu pribatu batera joatea erabaki zuten, kasu honetan Elizondoko Elizako belardira. Aipatu behar dugu Plazara Dantzararen helburu nagusia Baztanen Mutildantza dantzatzen den herri guzietan dantza publiko eta parekideak dantzatzea dela. Plazara Dantzararen lehenengo helburua beraz bete da aurtengoan ere, eta zoriondu nahi ditugu gurekin batera helburu hori lortzeko lanean aritu diren eta arituko diren guziak.
Hala ere, salatu nahi ditugu horrelako jarrera sexista eta baztertzaileak babesten dituzten jabe pribatuak. Historian zehar ezinbertzekoa izan da klase pribilegiatuen eta Eliza katolikoaren papera patriarkatua mantentzeko eta emakumeen eskubideak zapaltzeko. Ez da kasualitatea plazetan emakumeak baztertu nahi dituzten horiek, hain zuzen ere, Elizan bilakatzea beren gotorleku. Ez da kasualitatea ere, herritar guzionak ziren eta Elizak modu lotsagabean bereganatutako lurrak, emakumea baztertzeko eta publikoa pribatu bihurtzeko erabiltzea.
Batzuk historiako bidegabekeriak errepikatu nahi dituzten arren, Plazara Dantzaratik lanean segituko dugu plaza guzietan Mutildantza parekideak eta publikoak izaten jarraitzeko. Aldi berean animatzen ditugu herritar guziak gurekin batera PLAZARA DANTZARA!