Baztango Udalak Erratzuko Gorostapolo auzoko frontoia
konpontzeko lanak Arakan enpresari eman dizkio. Lanen aurrekontua 35.090
eurokoa (BEZ barne) da eta egin beharreko lanak: pilotalekuko paretak
zartatzea, zola eta harmailak berritzea eta sarea aldatzea. Lan hauek egiteko lau
eskaintza izan ziren eta ekonomikoena Arakanena izan baitzen, udalak lanak
berari eman dizkio. Egin beharrekoak urtea akitu baino lehen egin beharko ditu.
Gorostapoloko frontoia 1916an egin zuten eta azkeneko
moldaketak iragan mendeko 70. hamarkadan. Pilotalekuaren egoera aski eskasa da;
berritze lanak eginda ttukun geldituko da.