Dispertsioa salatzeko Bortzirietako mendi martxa eginen dute asteburu honetan hiru egunez:
- 18an Saratik Etxalarrerat
- 19an: Etxalar-Igantzi-Arantza
- 20an: Arantza-Lesaka-Bera
Mendi martxa bera aldarrikapena izan arren, herri bakoitzean ere ekitaldi xumeak eginen dira eta aldqarrikapenarekin batean duela 10 urte hil zen Kotto Berako euskal preso politikoa gogoan izanen dute. Urriaren akitzean omenaldia egiteko prestaketan ari da talde bat.
Mendi martxan parte hartzeko izena ematea gomendatu dute, otorduetan zenbat jende egonen den jakiteko (Arantzako Pabloenean, Berako Katakun, Etxalarko okindegian, Igantziko biltokin, Lesakako Arranon eedo ta Sarako herriko etxeko edantegian)