ORONOZ MUGAIRE DISPERTSIOAREN KONTRA


Joan den larunbatean, irailaren 26an, dispertsioarekin akitzeko HITZORDU berri bat ospatu zen "BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ" kanpainaren baitan.
Eguerdiko 12etan hogeita hamabortz lagun inguru elkartu ziren Mugaireko bidegurutzean Oronoz-Mugaireko gazteekin elkarlanean antolatutako elkarretaratzean. Herriko trikitilariek alaitu zuten ekitaldia eta, Joxe Miel Gaztelu preso elizondarraren egoeraren berri eman ondoren, dispertsioaren liburuxka eskuratzeko aukera egon zen.
Guardia Zibilak elkarretaratzea zelatatu zuen eta inguruko ostatu bateko terrazan zeuden kalez jantzitako bertze guardia zibil batzuek argazkiak egin zizkioten elkarretaratzean parte hartu zuten lagun zenbati beren mugikorrekin.
Herriko errebestak izanik, triki-bertso-poteoa abiatu zen herrian barna elkarrretaratzea akiturik.
"BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ" kanpaina herriz herri eta hilabetez hilabete gauzatzen ari den kanpaina da eta urrian izanen du segida, denen konpromisoa beharrezkoa baita dispertsioarekin akitzeko.

Denon artean erdietsiko dugu, dispertsiorik ez!