ARITZAKUNGO SUMUTSUKO BIDEA BERRIZ IREKIRIK




Aritzakungo Sumutsuko bidean otsaileko erauntsiek lurmendia egin eta 60 metroko bide zatia hetsirik gelditu zen. Geroztik bidea ireki eta konpontzeko harat-honatak izan dira. Baztango udalaren eskariz Nafarroako Gobernuko teknikariak buruilaren akaberan bertan izan ziren eta bidea behin betiko konpontzeko konpromisoa hartu ondotik, udalak bidea behin-behinean irekitzeko lanak egin zituen lehengo astean. Momentu honetan lanak akiturik Sumutsuko bidea berriz irekirik dago, betiere heldu den urtean behar den bezala konpontzeko zain.