"LARRE MOTZEAN" DOKUMENTALAREN EMANALDIA


Larre motzean emakume baserritarrei buruzkoa dokumentala emango dute ortzegunean landa eremuko emakumeen nazioarteko egunaren harira. Euskal emakumeek ekonomiari egin dioten ekarpena erakutsi nahi dute, belaunaldi ezberdinetako emakumeen lekukotasunen bitartez.:Justina, Evarista, Aurelia eta Ana. Larre motzean ohitutako emakumeak dira denak, bizimodu gogorra izan dutenak. Hortik dator izenburua.
  • NOIZ: Urriaren 15a, ortzeguna 19:00etan
  • NON: Arizkunenean