BAZTANGO UDALAK ARKITEKTU TEKNIKOA IZANEN DU LAN TALDEAN

Atzoko udaleko ohiko osoko bilkuran udaleko lan taldean arkitektu teknikoa izatea ahobatez onartu zen. Gobernu taldean diren EH Bilduk eta Ezkerrak proposaturik eta Auzolanean, UPN eta Geroa Bairen babesarekin hirigintzako udal zerbitzua hobetzen lagunduko duen erabakia hartu zen. 

Arkitektu teknikoaren lana izanen da hirigintzako eta eraikuntzako txostenak tramitatzea, zehapen espedienteei buruzko txostenak egitea, irekiera eta lehen erabilera espedienteei buruz informazioa ematea eta horiek izapidetzea, abiarazi nahi diren jarduerei buruzko galderak erantzutea, udal lanetarako memoria teknikoak egitea, udal lanak zuzentzea eta egindako lanak egiaztatzea, udaleko mantenimendu zerbitzuak gainbegiratu eta aholkatzea e.a. 

Gainera udal eraikinen mantenimendu eta energia eraginkortasun planak egin beharko ditu. 

Arkitektu teknikoaren kostua urteko 44.323 eurokoa izanen da. Hilabetero 1.661 euroko soldata garbia izanen du eta euskarako C1 maila izan beharko du.

Atzoko bilkuran udaleko lan taldean arkitektu teknikoa izatea onartu ondotik orain enplegu publiko deialdia antolatu beharko da. Horretarako beharrezkoak diren plegu tekniko eta administratiboak eginik, ondotik hautaketa azterteketak eginen dira.