Urdazubi Elgarrekin Hautes Elkarteak, bertze kolektiboekin batera, elkarretaratze bat deitu du urjenteki biharko, Urdazubiko Herriko Etxearen aintzinean. Joan den egunean Dantxarinean gertatutako lan istripuan gauzak argitzea eskatzeko, LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! EGIA JAKIN NAHI DUGU lemapean egin du deialdia.
Istripuan suertaturiko biktimekin elkartasuna adierazi nahi dute, senide, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa erakutsiz batean.
Elkarretaratzearen bertze arrazoinetako bat, langileen eskubideak defendatzea da, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenarengatik ezeztaturiko lizentziaren ondorioz, lanak ez gelditu izana salatzearekin batera. Deitzaileek larria ikusten dute Urdazubiko alkateak publikoki adieazi izana lanak geldiarazteko arrazoinik ez dituela ikusten, lizentzia bertan behera gelditu arren.
Hori dela eta, Urdazubiko herritarrak deitu dituzte Herriko Etxearen aintzinean eginen duten elkarretaratzerat, bihar larunbatean, azaroak 28, eguerdiko 13.30ean.