EMAKUMEENGANAKO ETA NESKEENGANAKO INDARKERI GUZIAREN KONTRA


Jende andana bildu zen atzo indarkeria matxistaren kontra Udalak deituriko elkarretaratzean. Konpromiso pertsonal eta kolektiboak eskatu zituzten.

Emakumeenganako eta neskenganako gehiegikeriak eta erasoak giza-eskubideen urratze oso larriak dira. Bai eta emakumeen eta gizonen artean ematen diren ezberdintasun sozialen adierazpenik bortitzenak ere. Gauzak horrela, egiturazko arazo baten aurrean gaude, generoaren arabera pertsonei egokitzen zaigun boterearekin zerikusia duena. Indarkeria gizonei jendartean eta irudimen kolektiboan egokitu zaien nagusitasunaren ondorioa da. Indarkeria, adierazpena ez ezik, emakumeen bazterketa mantentzeko baliabidea ere bada.

Adierazpen osoa irakurtzeko hemen