GAN-TORRI PROGRAMAREN BALORAZIOA

Baztango Udalak Gan-Torri programa antolatzen du urtero. Nafar Gobernuak diruz lagundutako programa da eta honen helburua kotxe istripuak saihestea da. Horretarako herrietako bestak ospatzen diren larunbatetan zein bertzelako ospakizunetan autobusa jartzen da, herriz herriko desplazamenduak –joan-etorriak- egiteko.

Aurtengo udan Baztango herri guztietako bestetan zerbitzua eskaini da, baita ere Baztandarren Biltzarra eta Nafarroa Oinez ospakizunetan.
Denetara, zerbitzu hau 977 herritarrek erabili dute.