LIBRE! ASTEBURUA BAZTANEN

Azaroaren 23an makroepaiketa bat hasiko da Madrilen, non ezker abertzaleko 33 kide epaituko dituzten, 2005-2007 arteko urteetan egindako lan politikoagatik. Hain justu ere Espainiako Gobernua eta ETAren arteko negoziazioak bideratu zituztenean.

Epaituen artean bi baztandar daude: Petri eta Patxi Urrutia. Horren berri emateko eta salatzeko, LIBRE asteburua antolatu da Euskal Herriko herri eta auzo aunitzetan. Baztanen bi deialdi antolatu dituzte: 

  • 13, ortzirala SOLASALDIA emanen dute baztango bi auzipetuek. 19:00etan Gaztetxean
  • 14, larunbata ELKARRETARATZEA izanen da Elizondoko plazan 12:00etan