SAHARAKO AHOTSAK ERAKUSKETA ARIZKUNENEAN

 

"Saharako ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia" erakusketa ikusteko aukera dago Arizkunenean.  Bertan, sahararrek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa nagusiak ezagutzeko aukera dago, bai okupatutako lurraldeetan bizi direnak, bai Tindufeko akanpalekuetan errefuxiatuta daudenek pairatzen dituztenak ere.

Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Carlos Martin Beristain eta Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, behartutako desagertzeez egin duten ikerketa zabalaren baitan kokatzen da lan hau. Lanak ortziral artio daude ikusgai, 17:00etatik 20:00etara