SAHARAR ERREFUXIATUEN KANPAMENDUETAKO KALTEEI AITZIN EGITEKO LAGUNTZA DEIALDIA


Joan den hilabetean Saharar errefuxiatuen kanpalekuan pairatu zituzten uholdeen ondorioz kalte haundiak sortu dira: etxeak, eskolak, ospitalak….suntsitu dira. Harreman zuzena dago eskualdea eta Sahararen artean, Saharaztan elkarteak egiten duen lanari esker. Elkarte honen bidez zenbait haur etortzen dira eskualdera uda pasatzera.

Saharaztanek deialdi berezia egin du diru bilketa bat abian jarriz, biltzen den dirua zuzen-zuzenean kanpamentuetara eramateko. Bildutako sosarekin janaria eta eraikin berriak egiteko materiala erosiko dute hilabete honen akabailan eramateko. 

Zenbait tokietan jarri dituzten kutxetan edo edo Rural Kutxan sartzen ahalko da dirua: E.S 38_3008_0043_11_2516964711 zenbakian.  Erosketen fakturak publiko eginen dituzte eta nahi izanez gero, errenta aitorpenean ematen den aportazioaren %20a desgrabatzeko aukera dago. 

Euriteek utzitako hondamendia arindu eta bizimodua berriz hasten lagun diezaiegun GUZTION ARTEAN. LAGUNDU DEZAGUN SAHARA!