Bortziriak, Malerreka eta Baztango solaslaguna egitasmoaren aurkezpen-merenduak egin ziren berriki eta giro ederrean hasi zuten aurtengo erronka: euskalduntzen laguntzeko, ikasten ari direnak eta euskaldunen arteko solasaldiak antolatzea.
Gaur den egunean, talde hauek daude martxan:
- Baztanen: 8 talde, bi hastekoak,
- Malerrekan: 2 talde martxan eta 2 hastekoak,
- Bortzirietan: 2 talde
Aukera zabala dagoela errna dute antolatzaileek: Beran, Lesakan, Zubietan, Elgorriagan, Donezteben, eta Elizondon. Beraz parte hartu nahi izan ezkero ateak edekiak daude talde berri gehiago osatzeko edo eta gaurgero daudenak indartzeko.