TURISMOARI BURUZKO MAHAI INGURUA BAZTANEN

Turismoari buruz gogoeta egiteko Hazitik Hozie elkarteak, Baztan-Bidasoa turismo elkargoak eta EHNEk mahai-ingurua antolatu dute Elizondon. Turismoa Baztanen: norat goaz? goiburuarekin Mari Joxe Iparragirre, Pello Iriarte eta Irantzu Pastor eleketan ariko dira. 

Mari Joxe Iparragarrire Urruxka baserrikoa da, Baztanen nekazal turismoan aitzindarietakoa izan den etxekoa. Gainera Hiruak bat landetxeen elkartean eta Baztan-Bidasoa turismo elkargoan parte hartzen du. Pello Iriarte Jauregiarte ostatu-kulturaleko nagusia da eta turismo gidaria ere bai. Baztanen hainbat ibilbide gidatu egiten ditu eta turismo kulturalean eta baliabide turistikoen garapenean lana egiten du. Azkenik, Irantzu Pastor hiru urtez Baztango udalean turismo teknikari bezala lanean aritu da.

Mahai-ingurua abenduaren 12an, larunbatean, goizeko 11:00tan, Elizondoko lanbide eskolan eginen da. Iaz tenore beretsuan Hazitik hoziek XXI. mendeko nekazaritza Baztanen mahai-ingurua egin zuen, hortaz, oraingoa, aitzenekoaren segidan heldu da, helburua izanik Baztango tokiko ekonomia bulkatzea, betiere, bailarako eragileen arteko elkarlanean oinarriturik.