UPNk, GEROA BAIk ETA AUZOLANEANek ZAHAR ETXEKO ESTATUTUEN BERRITZEA GELDITU DUTE

Baztango udaleko azkeneko osoko bilkuran Elizondoko zahar etxeko estatu berriei buruzko alegazioetaz erabaki behar zen. UPNk eta patronatuko albazeek aurkeztutako alegazioetan Udalak estatuak berritzeko eskumenik ez zuela zioten eta, hori horrela, UPNk, Geroa Baik eta Auzolaneanek alegazio hori onartu eta berritzeko prozesua bertan behera gelditu zen.

Haatik, zahar etxea erakunde publiko autonomoa edo fundazio publikoa izanik estatutuen berritzea udalaren eskumena dela argudiatu dute EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak. Horretarako udal idazkarien txostenak aipatu dituzte eta TANen jurisprudentzia ere bai.

Zahar etxeko estatuen berritzea aurtengo apirilean abiatu zen. Helburua diru publikoarekin finantzatzen den erakundea gardenagoa eta demokratikoagoa izatea zen. Horretarako, bertzeren artean, patronatuko kuarteletako ordezkariak kuartel bakoitzeko herriko batzarreen ongi ikusiarekin hautatzea proposatzen zen. Orain patronatuak aukeratzen ditu.