BIZIKLETAK KONPONTZEKO IKASTAROA LARUNBATEAN AKITU ZEN


Baztango udalak antolatutako bizikletak konpontzeko ikastaroa larunbatean akitu zen. Iruñeko Bigarren eskua bizikleten saltoki eta tailerreko Aitor Txarterina irakasle izanik, azken saioan txirrindulen balazta sistemaz aritu ziren. Halaber, ergonomia hizpide izan zuten, hau da, bizikleta norberaren ezaugarri fisikoetarat egokitzeko kontuan hartu beharreko irizpideak. 

Bi saioko ikastaro honen helburua oinarrizko mekanikarat hurbiltzea zen eta matxura ohikoenak konpontzen eta bizikleta ttukun kontzen ikastea ere bai. Ikastaroa Elizondoko Arizkunenean kultur etxean egin da.