HAIEK ETXERAT LAGUN, ETA ZU?


Etxerat Elkartea 2002.urtean sortu zen, hainbat senide eta lagunen lan, gogo eta elkartasunari esker, euskal preso eta iheslari politikoei ahotsa emateko eta ezkutatu nahi duten errealitate hori argiztatu eta zabaltzeko.
ETXERATen lan nagusiak asistentzia eta sostengua eskaintzea, izaten diren urraketa etengabeak salatzea, bisitak eskatzea eta bertze modu batean bidaiatzeko aukerarik izango ez luketen pertsona eta familia ezberdinentzat furgonetak eta autobusak antolatzea dira. Hortan laguntzeko sortu da ETXERAT LAGUN kanpaina
Etxerat Lagun ekimena Etxeratekiko elkartasun sentimenduak dituzten norbanako eta eragileak bilduko dituen ekimena da. Elkartea lagundu nahi duen edonor izango da Etxerat Lagun. Era aunitz daude  laguntzeko: ekarpen ekonomiko batekin, baliabide edo ezagutzen bitartez, ekimenetan lagunduz…
Etxeraten jarduna ziurtatzeko, helburu nagusia dirua batzea da, kuotakideak lortuz, eta horretara zuzentzen ari dira kanpaina. Hainbat bide dituzu Etxeratekin ekonomikoki kolaboratzeko: eskuorria on-line betez, inprimatu eta posta arruntaz bidaliz, edota etxeratlagun@etxerat.info emailean zein 646 02 88 84 telefonoan gurekin harremanetan jarriz.
Lotu elkartasunari! Etxean eta bizirik nahi ditugulako!