AUTOBUSAREN ZAIN EGOTEKO ETXOLA ELBETEN


Orain gutti Baztango udalak Elbeten haurrak eskolako autobusaren zain egoteko etxola egin du. Eskaria Elbeteko gurasoek eta herria egina zuten eta denera 4.400 euroko kostua izan du. Lanak Astiz zurgindegiak eta Arakan erainkuntzakek egin dituzte. Aitzineko urteetan bertze autobus etxolak egin dira. 2014an gartzaindarrek auzolanean bat egin zuten eta 2012an udaletxeko gizarte zerbitzuetako ikastaroan Bergarako auzoan bertze bat egin zen. Ondoko urteetan etxola hauen beharra duten bertze herrietan egiteko aukera izanen da.