Fernando Anbustegi, batetik, ipuin kontalaria: herriz herri, tokian tokiko pertsonaia batekin elkartuko dena, elkarrizketa baten bidez, bere ipuinetarako istorio berriak biltzeko asmoz. Bestetik, Julio Soto bertsolaria: ipuin kontalariak momentuan agindutako pertsonaiaren larrutik kantatuko duena, bere barrua bertsoz erakutsiko duena. Ipuin kontalariak, galderak egingo dizkio pertsonaiari, eta honek esandakoekin lotura duten ipuinak kontatuko ditu trukean. Batek bere bizipenak, bere istorioak, bertsoz kontatuko ditu; bertzeak ordainetan ipuinak eskainiko dizkio. Istorio trukea.
- NON: Arizkunenean
- NOIZ:Otsailaren 21a, 19:00etan