LEKAROZKO HERRIAK HERRI GALDEKETA ESKATU DU HERRIKO BATZARREAN

Joan den ortziralean, hilak 19, arratsaldeko 7etan Aroztegiako UGPSa (edo PSISa) eta Baztan mailako herri galdeketaren inguruan solasteko batzarrea deitua zen Lekarozko herrian. Batzarre hontan Lekarozko herritarrak Nafar Gobernuak onarturiko UGPSa gibelat bota eta Aroztegiako proiektuaren inguruko erabakiak Baztanen eta Baztadarrek erabakitzearen alde agertu ziren. Beraz, Lekarozko herriak ere Aroztegiako proiektua Baztan mailako HERRI GALDEKETA bidez erabaki daiela eskatu zuen.