SAHARAZTANEK ELKARTASUN ASTEBURUA ANTOLATU DU ESKUALDEAN

1976ko otsalilaren 27an sortu zen RASD ( Republica Arabe Saharaui Democratica) .Data eta ekimen hauek ospatzeko eta bidenabar sahararrez oroitarazteko Saharaztan elkarteak urtero bezala sentsibilizazio jardunaldiak burutuko ditu.

Otsailak 26an, ortzirala, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 19:30ean, Hassana Aliak, ekintzaile sahararra, Marokon bizi osoko kartzela ezarri diotenak, hitzaldia emanen du.

Gdeim Izik-eko kanpamentuko protesta baketsuan parte hartzeagatik jaso zuen zigor hori.  Orain gure arten bizi da baino Marokok bere estradizioa eskatu du. Hassana berriz, Espainako gobernuari babes politikoa eta horren erabakiaren zain dago.Hitzaldian mintzatuko da bertzeak bertze, okupatutako Saharako egoeraren gainean eta han bizi diren sahararren giza eskubidearen urraketak eta etengabe pairatzenari diren jazarpenaz.

Otsailak 27an, larunbata, Donoztebeko plazan, elkarretaratzea Sahararen alde 18:15ean. 19:00etan Donoztebeko zinema aretoan, Naffak, aspaldi Donozteben bizi den sahararra eta Polisarioko gudari ohiak, hitzaldia emanen du. Refugiatuen saharar kanpamentuko egoerari buruz solastuko da. 

Ondotik Coria y el mar pelikula ikus ahalko da. Pelikula dokumental honek kanpamenduko saharar emakumeen eguneroko bizimodua islatzen du. Nina Navak zuzendu zuen eta gurera pelikula aurkeztera eta horren gainean aritzera Ainara Pagola etorriko da, Coria y el mar zuzendaritzaren laguntzaile eta produktorea.

Akitzeko afaria Donoztebeko Belarra ostatura. Apuntatzeko: 666264116.