Hasteko zenbait emakumeen testigantzekin egindako elkarrikzeta-dokumentalaren emanaldia izan zen Arizkunenean. Gela betea zegoen, eta hemendik kanpora joandako eta kanpotik etorri diren emakumeen testigantzekin, gai desberdinak kontatu zituzten: lana, emakumeen egoerak, menpekotasuna edo independentzia... aski modu hurbilean eta atseginean.
Ondotik elkarretaratzea egin zen Elizondoko plazan, eta harat hurbildutakoek aunitzen artean prestatutako merenduaz gozatu zuten. Beti ere, martxoaren 8ko aldarrikapenak gogoratuz. Halaxe irakurri zuten: Feminismoak eginen gaitu herri