BAZTANGO ZAPOREAK AURKEZTU DUTE GAUR GOIZEAN


Baztango ekonomia bere honetako jendeek egiten dute, beren konpromisoarekin, bakoitza bere aribide edo aktibitatean. Baztango ekonomia bizkortzeko dugunetik abiatzea beharrezkoa da eta dugun hori, pittanaka­pittanaka egituratu edo estrukturatzea, modu horretan, proiektu berriak egin ahal izateko. Hitz hortiekin hasi du Baztango alkatea den Joseba Otondok gaur prentsaurrean agertu duten BAZTANGO ZAPOREAK. Tokiko ekonomia denen artean egiten baita, pausuz pausu, ttikitik handira. Errandakoa irakurtzeko hemen

Lehengaia transformazten duten nekazari profesionalak dira aurkezpenean izan direnak Udal ordezkariarekin batean eta Baztango zaporeak dastatzera gonbidapena luzatu dute, beren taldea aurkeztearekin batean: Tokiko nekazaritza sustatzeko helburuarekin, hauek dira lan talde honen oinarriak: Lurrari lotutako nekazal produktuak sortzea eta etxeko esplotazioak izatea, eredu industrialetik kanpo

Produktuz betetako mahaiaren aitzinean agertu dira eta horixe azpimarratu dute, Talde ttikia izanagatik ere, nabarmentzekoa da produktuen aniztasuna. Heldu den astean Baztango artisauen azokan izanen dira, bertatik bertara beren produktuak salduz.
Taldearen berri izateko irakurri hemen