Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzak kontzertu berezia emanen du larunbatean. Bere hamargarren urteurrenean hiru ikuskizuneko bira osatuko du, horietako bat larunbatean Arizkunenean entzunen dena. Birako azken ikuskizun honek XX.mendeko musika korala hartuko du ardatz, errepertorio bereziarekin eta ahots teknikak desberdinak erabilita.
- NOIZ: Martxoaren 19a, larunbata 12:30ean
- NON: Arizkunenean
Dzast abesbatza 2006ko irailean, koru musikan ohikoak ez diren errepertorioak aztertu eta probatzeko asmoa zuen talde baten iniziatibaz sortu zen. Abesbatzentzako euskal musikaren inguruan hainbat musikagilek egindako lana berreskuratu, eta enkarguz jasotako obrekin errepertorioa handitu nahi izan dute.
Adin eta eskarmentu maila ezberdineko talde heterogeneoa da. Bere historia motxean, bakarrik zein bertze taldeekin hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, hiru filmetako soinu bandan parte hartu izan dute.
Sortu zenetik Javier Sagastumek zuzentzen du. Azken urte hauetan XX. eta XXI. mendeko musika korala jorratu eta ezagutzera eman du.