“Emakumeak. Afganistán" Monica Bernabé eta Gervasio Sánchez
argazkilarien, argazki erakusketa Baztango Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai
egon da otsailaren 29tik martxoaren 12ra, Baztango Udaleko Berdintasuna eta Gizarte
Zerbitzua k antolatua.
Erakusketa ezagutzera 176 pertsona hurbildu dira.
Erakusketa honetako argazkiak 2009tik 2014ra bitarteko aldian
ateratakoak dira. "Emakumeak Afganistan", Afganistanen Giza
Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak
finantzatu du. Euskal Fondoak erakusketaren adaptazio bat produzitu du, Euskal
Herriko udalerri ezberdinetan egongo dena.
Erakusketa honetan oro har Afganistango emakumeen diskriminazio
egoera ezberdinak ezagutu ahal izan ditugu. Talibanek etxetik kanpo lan egitea,
ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen
agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten
Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi
duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan.
Erakustaldi honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria
Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta ez du
zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin.
Afganistaneko gizartea oso kontserbadorea da, matxista eta
erlijiosoa, eta errealitate hori ezin da aldatu urte gutxi batzuetan.
Belaunaldiak behar dira horretarako. Nolanahi ere, zigorgabetasuna orokortuta
dago herrialdean, eta horren errua, neurri handi batean behintzat, nazioarteko
komunitatearena da. Gure isiltasunak eta axolagabekeriak konplize egiten gaitu.