EUSKALKIDE EGITASMOA MARTXAN


EUSKALKIDE, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den
ekimena da, tokian-tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi dituena. Helburu zabalago batzuetan ere kokaturik dago, hizkuntza portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartu-emanak sortzea eta ondare ez materialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientziez ikastea, bertzeak bertze. Beran eta Elizondon abiatuko da.
Elizondon:
Fco. Joaquin Adinekoen Egoitzan
Ortzirale arratsaldetan eta 3 saio izanen dira.
Ordua: 17:00-18:00. 
Egunak: martxoaren 4, 11 eta 18.