LANGILE BAT LAN ISTRIPUZ HIL DA BERAN

LABek Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatu du N-121-Aeko istripuak konpontzeko:

42 urte zituen Irungo bizilagun eta langile autonomoa zendu da gaur N-121-A errepidean bere furgonetak kamioi baten kontra jo ondotik, 65. Kilometroan. Istripuaren ondorioz furgoneta gidaria hil egin da.

Lehenik eta behin istripuaren ondorioz hildako langilearen familia eta lagunei gure dolumina eta babesa helarazi nahi diegu hildakoaren. 2016an Euskal Herrian lan istripuz hiltzen den 10. langilea da, Nafarroako hirugarrena. Gogoraraztea, honekin bi izan direla aste honetan Euskal Herriko errepideetan hildako garraiolariak. Izan ere astelehen honetan garraiolari bat hil zen kamioi batek harrapatuta Abandon, A-8 parean dagoen zerbitzugunean, Bilboko noranzkoan.

Iruñea eta Irun konektatzen dituen eta zoritxarrez ezaguna den N-121-A errepideak berriro ere hildako bat eragin du. Istripua goizeko 05:45 aldean izan da, langilea bere furgonetarekin banaketa-
lanetan zegoen bitartean. Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia errepide honetan langile bat hiltzen dena. 2014ko urtarrilean lanean zeuden bi anaiak ere bizitza galdu zuten errepide honetako puntu berdinean. 2014ko urtarrileko aste makabro horretan aipaturiko bi anaia horien istripuaz gain, bailarako bizilagun batek ere istripu larria izan zuen eta larriki zaurituta gelditu zen, eta bi anai hauen istripuaren hurrengo egunean, kamioi bat errepidetik atera zen. Zorionez, ez zen zauriturik egon. Hau guztia gaurko istripua eman den puntu berdinean gertatu da, metro gutxitara konkretuki. 


N-121-A errepidea egunero trafiko handienetakoa duen errepidea da, Egunero 10.000 ibilgailu ibiltzen dira errepide honetan eta horietatik heren bat kamioiak dira. Honi zonaldeko klimatologia 
gehitzen badiogu, ikusiko dugu nola eguraldi txarra dagoen bakoitzean errepide hau loteria bat izan Loteria makabroak gaur langile honen bizitza moztu du, baina edozein momentutan errepide hau erabiltzen ahal duten milaka eta milaka pertsonei tokatu ahal zaie. Errepide nazional batez ari gara solasean, inondik ere daukan trafikoaren pisua jasateko gaitasuna duena, batez ere Leitzarandik joateak kamioientzat kostu ekonomiko handiagoa suposatzen duenez, N-121-A errepidetik joaten 

Aurreko Nafarroako Gobernuek inoiz ez dute errepide honen egokitzapena beraien lehentasunen artean izan, eta egin duten gauza bakarra egoerari partxeak jartzea izan da, arazoaren erroetara joateko borondaterik ez zegoelako. Bizilagunak egoera honekin nazkatuta daude, eta konkretuki 
Zalain auzoko bizilagunekin (istripua gertatu den Berako auzoa) solas eginez gero balazta eta bozina 
soinuak eguneroko ogi direla eta miraria dela istripu gehiagorik ez gertatzea. 

Aipatutako guztiarengatik Nafarroako Gobernuari behingoz egoera honi soluzioak bilatzen inplikatu dadila eskatzen diogu, berriz ere horrelako salaketarik egin behar ez izateko. Gaiaren inguruan eztabaida ireki eta parte hartzailea zabaltzeko momentua da, jendartearen eskutik eta eragile sozial eta politikoen iritziak kontutan hartuta.