ATZO, LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, N-121 ERREPIDEA MOZTU ZUTEN

Atzo, Nazioarteko lan osasunaren egunean eta Ezker Abertzaleak deitua, mobilizazioa egin zuten Beran. Bortzirietako herritarrek N 121-A errepidea moztu zuten Zalain auzoan, errepide honek osasun eta segurtasunean dituen arriskuak salatzeko eta Nafarroako Gobernuari behingoagatik konponbide bat eman diezaion eskatzeko.

Mobilizazio honen arrazoia bikoitza izan da, alde batetik azken urteetan errepide honetan eman diren lan istripuak salatzea, eta bertze aldetik egunero lanean nola egunerokotasunean, biztanleendako errepide honek duen arriskuaren aintzinean konponbideak eskatzea da. Beraz 
errepide honetan dagoen arazoa behingoagatik konpontzea eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, konponbide bat bilatuz.