Ortziralean izan zen Baztango Batzar Nagusian, Aroztegiako gaiak hartu zuen protagonismoa. Lau kuarteletako ordezkariek sartutako mozioa eztabaidatu eta bozkatu zen eta herri gehienetako ordezkariek bat egin zuten mozioarekin (bat falta zen). Hau da, UGPSa gelditzea eta proiektua herri galdeketaren bidez erabakitzearen alde agertu ziren.Talde politikoen ordezkarien aldetik Geroa Bai izan zen kontra bozkatu zuen bakarra.
Hauxe zen mozioak eskatzen zuena:
1.- Lekarozko herria afera honen hasmentan lurren birkalifikazioaren kontra agertu bazen ere, gaia UGPS bezala tramitatu ezkeroztik erabakia baztandar guztien esku uztea, bera afektatu zuzenena denean, arazoari aterabide ahalik eta zabal eta demokratikoena topatzeko jarrera bezala onartzea.
2.- Lekarozko ordezkariek, afera honen argitzeko, Lekaroztar guztien iritzia biltzeko egindako ahalegina eta orain baztandar guztiena lortzeko erakutsitako nahiaren aitortza.
3.- Lekarozko Batzarrarekin bat eginez, Batzar Nagusi honek ere UGPSa gelditu eta Aroztegiako proiektua herri galdeketa bidez erabakitzearen alde agertzea.