Plataformak salatu duenez, Nafarroako Gobernuko kontseilaria den Manu Aierdi ez da agertu, eta hori gertatzen den lehendabiziko aldia da. (Turismoko ordezkaria agertu da bakarrik). Salatzekoa da Gero Baiko gobernua espekulatzen dutenekin eskutik agertzea publikoki eta bertako turismo jasangarria eta iraunkorraren alde ez agertzea
Aroztegia eta gero zer? plataformak adierazi duenez, bertako turismoa defendatzen du, turismo jasangarria eta iraunkorra, tokiko garapenean lagungarria dena, eta ez Aroztegiako proiektu bezalako bat, turismoaren aitzakiarekin asmo espekulatzailea duena, bertako egoera soziala hausten duen eredua.