“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA ekimena burutuko da. Txandakako bizikleta martxa honen lau zutabeak Hendaia, Muskiz, Gasteiz eta Iruñetik abiatuko dira, eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ondotik Bergarako AHTren korapiloan elkartu eta helmugaratuko dira.
Lekukoa hartuko duten taldeen artean lurraren alde eta AHT, fracking, zentral nuklear zein termiko, errauskailu, goi tentsioko linea, urtegi zein ubide, harrobi edota meategi erraldoiak bezalako azpiegitura txikitzaileen kontra borrokan ari direnak dira. Baina ez horiek bakarrik. Baita ere langabetuen asanbladak, sindikatuak, bazterketa soziala eta arrazakeriaren kontrakoak, feministak, auzo elkarteak, jubilatu taldeak, euskalgintzako kolektiboak, gazte mugimendua, kontsumo taldeak,etc. Bistan dena, Aroztegia eta gero zer? parte hartuko du ekimenean.
Informazio gehiago eta egitaraua hemen