Itziar Moreno preso politikoa jasaten ari den isolamendua salatzeko, gose greba mugagabea abiatu dute bertan dauden gainerkao presoak.
Maiatzaren 2tik Itziar Moreno isolamenduan da planto kolektibo baten "bozeramaile" edo "instigadora" izatea leporatua.
10 minutuko plantoan 40 emakumek parte hartu zuten, presoen oinarrizko eskubideak biltzen dituen zerrenda bat aldarrikatuz (garbitasuna, biluzketekin akitzea, UUF bisiten eskubidea izatea, emakume haurdunen egoera hobetzea, preso langileen baldintzak, funtzionarioek presoak errespetuz tratatzea eta abar)
Geroztik Ekhiñe eta Iratxe mitardera joaten hasi ziren, beren kabuz, Itziarrekin elkartasunez eta zigor neurrigabea salatzeko. Maiatzaren 8an mitardetik atera zituzten.
Itziarren ISOLAMENDUA MUGAGABEA da, eta aunitz luzatzen ahal da. Isolamenduarekin akitzen laguntzeko gutun bidalketa masiboa eskatu dute. Arras garrantzitsua da espetxe zuzendaria aste hontan gutuna hartzea, animatu eta igorri: Zuzendariari eskutitza
Helbidea gainekaldean dago eta 3 gauza bete behar dira:
1.- Izen abizena: Je soussignè(e) IZEN ABIZENA
2.- Sinadura beheitian
3.- Data: a HERRIA le EGUNA ZENBAKIZ /5/2016