Eskualdeko LABek salatu duenez, Lesakako zahar etxeko Patronatuak, GEROA BAI-ren eskutik, horko kudeaketa pribatizatu nahi du. Patronatuak, astelehenerako bilera bat deitu du Zahar Etxearen kudeaketa pribatizatzeko proposamenarekin eta Zahar Etxearen okupazioa jeistea planteatuz. Horrek langileendako ondorioak izanen dituela salatu du sindikatuak.
Erabaki honen arrazoia aitzineko Patronatuarekin sinatu zen Lan Hitzarmena bete nahi ez izatean sartutako salaketa da. LABek garbi utzi nahi du honen gibelean Zahar Etxea pribatizatzeko erabaki politiko bat dagoela.
Kudeaketa publikoan sinesten dugulako eta pribatizazioak langile eta zerbitzuarentzat ondorio kaltegarriak ekarriko dituelako, hurrengo egunetan mobilizatu eginen gara.
Igandean eguerdiko 12:30etan Lesakako Beheko plazan kontzentrazio eta bilera informatiboa izanen da. Astelehenean ere, patronatuaren orduan konzentraziorat eginen dute zahar etxearen aitzinean.